Umeek orokorrean haien buruetan mundu magiko oso bat
dute, honek ikusi ezin dituzten gauzetan sinestea dakar, baina lasaitasuna eta
alaitasuna eskaini egiten diete. Irudimena haurrengan, etorkizunerako zer nahi
duten pentsatzeko aukera ematen die. Denbora igarotzen doan ahala, irudimenak
haien buruari zailtasun handiagoko helburu berriak betetzea proposatzea
ahalbidetzen du, eta baita ere poztasun eta asebetetze gehiagokoak izango direnak.
Haurrak etengabeko hazkundean daude, eta garapen
prozesu honetan pertsona osoak
bihurtzeko oso garrantzitsua da bai alde emozionala zein kognitiboa garatzea, modu
honetan egoera desberdinetara egokitzeko
gai izango dira. Askotan alderdi honi ez zaio behar beste garrantzirik ematen
baina batez ere haurtzaroan kontuan izan beharreko punturik garrantzitsuena da,
geroagoko pertsona behar den moduan garatzeko.
10 aktibitate irudimena garatzeko.
- Lehenengo ariketa umeengan irudimena garatzeko, etengabe ipuinak irakurtzean oinarritzen da, hauek umea beste mundu magiko batera eramaten baitituzte, emozio berri beteriko mundu zoragarri batera. Haurren irudimena estimulatzea ez da batere saila, haurtzaroko aldiaren ezaugarri bat baita.
- irudimena handitzea lortzen duen beste ariketa oso dibertigarria bost elementu bilatzearena da, objektu sinpleak edo komunak izan daitezke, ideia, objektu horiei bestelako funtzio bat bilatzea da. Modu horretan umeak aukeratutako elementuak bestelako ezaugarriekin imajinatzeaz arduratzen dira.
- Marrazteko motibatzea irudimena estimulatzeko ariketarik aproposena da, garrantzitsua da haien marrazkiez barrerik ez egitea. Umeek, begien, imaginazio eta inozentziaren bitartez ez baitute mundua heduok ikusten dugun modu berdinean antzematen
- Umeei musika oparitu edo musika entzutera animatzea beste aukera paregabea da, honek txikitxoen garunean eragiten baitu, eremu eta ezberdinetarara garraiatuz.
- Antzezlanak aktibitate dibertigarria izateaz gain, aukera ematen du eszenan haien ipuinetako pertsonaiak ikusteko edo irakurtzen dizkieten istorioen pertsonaiak ikusteko.
- Guztion artean ipuinak edo istorioak asmatzea ere irudimenari askatasuna emateko aukera ezinhobea da. Gauza da, gurasoek edo irakasleak istorioarekin hastea eta aurrera doan heinean guztiek zerbait berria gehitzen joatea, ideiak gertaerak edota pertsonaiak adibidez.
- Pistak ipini edo gelatik piezak ezkutatzea umeei haien irudimena martxan jartzea dakar, eta gainera oso ondo pasatzea dakar.
- Pertsonaia desberdinak imitatzea, adibidez animaliak, umeek haien gustukoen animalien jarrerak imitatuko dituzte. Modu honetan haien irudimenezko animaliek elkarrizketak izatea eta soinu zein zarata desberdinak ateratzea ahalbidetuz.
- Bestelako ariketa bat imajinazioa areagotzeko, debate bat sortzea litzateke, haurrek haien ideiak adierazteko aukera izan dezaten, honek gainera imajiatzeko aukera emateaz gain adierazten ikasteko aukera ematen die.
- Amaitzeko oso egokia da margotzera, pintatzera edota idaztera inguru desberdinetara eramatea, egokiena naturarekiko harremanetan egoteko aukera izango duten tokietara litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario