ASTEKARIA
- 2014/10/20
IKT ikasgaiaren lehenengo klasea izan da gaur. Lehenik eta
behin ikasgaian egin eta landuko dugunaren azalpena jaso dugu, eta nolabait
gure burua argitu dugu. Jarraian ikasle fitxa bete dugu eta egelara igo dugu
Josunek eskura izan dezan.Geroago gure Gmail kontua ireki eta hainbat azalpen
jaso ditugu, nola erabili ze nolako erraztasunak eskaintzen dituen etab. ondo
egon da, izan ere gmailak uste nuen baino askoz gauza gehiago eskaintzen ditu.
Hurrengo pausoa Bloggei buruzko azalpena izan da, zer dira, zertarako eta gaur
egun zertarako erabiltzen diren argituz. Behin azalpena entzunda, bakoitzak
bere bloga egiteari ekin dio, gaia aukeratu izena zehaztu eta pausuak jarraituz
blogari forma eman diogu. Astean behin
aukeratutako gaiaren inguruan sarrera berri bat sortu behar izango dugu,
bideoak txertatu, liburu digitalak, audioak nahi izatekotan, etiketak, gadggetak
etab. Bestetik, astekaria egingo dugu non klase guztietan egiten duguna
azalduko dugun.
Hau guztiaz aparte Web 2.0. ari buruz ere eztabaidatu dugu,
niretzako berria zen kontzeptuaz hain zuzen. Eta orain honako hau esan dezaket
kontzeptu berri honi buruz.
- Informazio trukaketa da, norabide anitzak hartzen dituena.
- Aplikazio anitzak ditu.
- Aurretikoa: Web 1.0
- Duela 15 urte edo ez genuen internet-a.
- Garairako, komunikatzeko sistema aurreratua.
- Informazioa bilatu, deskargatu eta irakurtzera mugatzen zen --> kontsumitzaileak ginen
- web-master dena antolatu eta ze informazioa gure esku egin zitekeen erabakitzen zuen.
- 2001.urtean krisia eman zen
- 2004ean Tim O´Reallyk ideia berriak--> izen berria sortu zen web 2.0.
Web 2.0
- Web erabiltzeko kontzepzio berria
- Garapeb bat da
- Web dinamikoa (denok ekarpenak egin ahal ditugulako)
- Erabiltzailea informazio sortzailea da
- Web semantikoa da (egitura eginda dago eta guk ,moldatzen gara, espazioak eginda eta guk edukiak ipini edo ematen ditugu)
- Denok gara web-master (webaren kudeatzaileak)
- Arima: parte-hartzea, komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza
- Internet gaur egun espazio soziala da, ez da soilik “liburutegi” edo informazioa kontsumitzeko iturri bat.
- Filosofia berri bat sortu daà espazio soziala
- Elkar eragina, partaidetza, autonomia bultzatzen du.
- Web 2.0à internet erabiltzeko modu berri bat. Espazio soziala da eskaintzen diren posibilitatei esker.
- “efekto mariposa” norbait zerbait publikatu eta momentuan milaka lekutan dago.
- Sofware eta Hardware
Hardware: aparatu guztiak dira, osagarri fisikoak: CPU, monitorea, teklatua...
Software: programak dira. Sistema eragileak eta programak. Open office, Microsoft...
- 2014/10/27
Gaurko klasea pasadan astean
irakurtzeko bidalitako testua komentatzen hasi gara. Nolabait bertako ideia
nagusiak kanporatuz eta aztertuz.
Jarraian bideo bat ikusi eta
komentatu dugu.
Teoria pixka bat eman eta blogari buruzko hainbat gomendio berri eta argibideak
eman dizkigu Josunek. Bakoitza bere blogarekin nola doan azaldu diogu eta gure
bloga egiteari ekin diogu, sarrera berriak eginez eta orrialde berri bat eratuz
non aurkitutako material anitzen URLak ipintzen ditugun.
Azkenengo bi orduetan, landu
behar izango dugun proiektuari buruzko azalpenak jaso ditugu. Lan taldeak eratu
eta hau egiten hasi gara. Lehenik eta behin talde fitxa egin eta portafolio
digital (website) bat sortu dugu, bertan
lanaren inguruan egiten duguna argitaratzeko.
Behin hau eginda "Zer egin
behar dut IKTak ikasgelan txertatzeko?". Egoera irakurri, eta agertokian
planteatzen duena aztertu eta honen gainean hausnartzen eta eztabaidatzen ibili
gara. Hipotesiak formulatu ditugu.
Hemendik lauhilabeteko bukaerarainoko
kronograma bat egin dugu, gure burua
kokatzeko eta nola lan egingo dugun zehaztu dugu. Klase gutxi geratzen dira eta
denbora eskasa dugu dena ondo atera dadin.
- 2014/11/17
Gaur, lehengo eta behin gureak ez ziren taldeak sortu ditugu identitate digitalari buruzko hainbat bideo ikusteko eta hauen inguruan hausnarketa bat egiteko. Behin bideoa ikusita gure taldera itzuli eta ikusitakoa komentatu dugu eta informazio guztia partekat uri gure identitate digitalari buruzko hausnarketa egin dugu.
Ondoren taldeka ere, prioektua aurrera eraman dugu. 5.4 eta 5.5. zatiak amaitu ditugu, guk jada hasiak baikenituen.
Azkenik websitera igo behar duguna prestatu dugu.
- 2014/11/24
Lehenengo eta behin IKTek egungo
hezkuntza duten garrantziaz eta honen planteamenduaz hitz egin dugu ppt baten laguntzaz. Hau da IKTak hezkuntzan nola txertatzeari buruz estabaidatu dugu. Gainera horien planteamendua
nolakoa den komentatu dugu. IKTek alfabetizazioaren aldekoak izatea oso
garrantzitsua da eta batez ere, eskolan nola alfabetizazioa eskeintzen duten
ezagutzea garrantzitsua da, haurren ikasketa prozesua aurrera jarraitzea ekarri
duelako horien erabilera.
Gaurko gizarteak
teknologia berrien inguruko alfabetizazioa lantzeko beharra inposatzen duela
ikusi dugu eta teknologia hauek eskolan egindako eraginaz hitz egin dugu.
Ondoren IKTak hezkuntza prozesuan txertatzeko irizpideez aritu gara, hurrengoak
dira:
- Lortzeko helburuak eta lantzeko edukinak zein diren.
- Pentsatu behar dugu ia partehartzea eta taldearen integrazioa bideratzen duten.
- Baliabidearen ezaugarriak (teknikoak, semantikoak..) ikaslearen edade eta ikasteko gaitasunerako egokiak diren ikusi behar ditugu.
- Galdetuko dugu: zer nahi dugun landu, zer nahi dugun egin errekurtso honekin, Nola erabiltzen den eta Zein den erabiltzeko edade egokia?
- Erreza al da erabiltzeko? Funtzio bat baino gehiago bideratzen ditu?
Jarraian IKTak curriculumarekin duten loturaz mintzatu
gara eta konklusio bat atera dut horren inguruan: IKTak baliagarriak izan
daitezke hezkuntzaren arloan betiere berrikuntzak kontuan hartzen
baditugu.
Klaseko lehengo zatiarekin amaitzeko bideo pare bi ikusi ditugu. Lehenengoa, teknologia eta metodologiaren loturaz hitz egin digu orokorrean eta metodologia aldatzen ez bada teknologiaren aldatzeak ez duela ezertarako balio izango ideia transmititu digu. Bigarren bideoan, mundua aldatzen ari dela argi usten du eta teknologia eta metodologiaz mintzatu da berriro, horien elkarrekintza egokia gizartean eragina izango duelakoan.
Klaseko lehengo zatiarekin amaitzeko bideo pare bi ikusi ditugu. Lehenengoa, teknologia eta metodologiaren loturaz hitz egin digu orokorrean eta metodologia aldatzen ez bada teknologiaren aldatzeak ez duela ezertarako balio izango ideia transmititu digu. Bigarren bideoan, mundua aldatzen ari dela argi usten du eta teknologia eta metodologiaz mintzatu da berriro, horien elkarrekintza egokia gizartean eragina izango duelakoan.
"Tecnologia o metodologia" bideo honetan, klaseko egoera batean ikasleak biderkatzeko taulak nola
ikasten duten ikusten da. Ikastetxeko zuzendaria klasera joaten da ezanez,
eskola hori modernoa bihurtuko dutela bestelako teknologiak sartuz. Aste bat
beranduago, gela berdinean, haurrak agertzen dira ordenagailu banarekin baina
ikasteko metodo berdina erabiltzen, biderkatzeko taulak ikasten alegia. Beraz,
teknologia inplantatzen badugu baina metodologia aldatzen ez badugu, ez du
ezertarako balio, izan ere, teknologia eta metodologia elkarrekin doaz.
"Education today and tomorrow" bideo honetan twknologiaren inguruan lehen eta gaur egungo konparaketa desberdinak egiten ditu. Lehen geta gaur egun ditugun gauzen artean ze nolako desberdinatzunak dauden, batez ere anitzagoak.
Azkenik taldeka bildu eta proiektua aurrera eraman dugu horretarako taldekideen artean zereginak banatu ditugu. Eta gaurko klasearekin amaitzeko bakoitzak bere bloggarekin jarraitu egin du.
- 2012/12/01
Gaur guretzako berria izan den ikasgai honen asken klase eguna izan da. Klaseko lehenengo
zatian, talde bakoitzak bere aurkezpena prestatzen eta azken ikutuak ematen egon da,
bigarren zatirako mundu guztiak haren aurkezpena prest edukitzeko.
Klaseko lehen
zatia amaitu eta atsedena izan eta gero, aurkezpenekin hasi gara. Talde guztiek gutxi gora behera lan antzekoa egin behar izan duguguztiok aurrera eraman behar izan dugun prozesua eta gudoia berdina izan baita. Hala ere, talde bakoitzaren aurkezpena guztiz desberdina izan da. Batzuk teorian zentratu dira gehiago eta beste
batzuk aurkezpen dinamikoago bat egiten saiatu dira.
Nire taldeko aurkezpenari buruz esan dezaket, teoria ahalik eta modu dunamikoagoen sartzen saiatu garela eta horretarako Powtoon izeneko, aurkezpenak
egiteko programa erabili dugu. Gainera programa hau berria izan da guztiontzat eta horrek ikusleak nolabait arritzea lortu du, eta haien arreta obeto mantentzea.
Beste aldetik esan nahi nuke aurkezpenean soilik ideia nagusienak ipinu ditugula gero gu, horietatik abiatuta,
aurkezpenari forma emateko. Eta besteen aurkezpenak ikusita, guk, paperarik erabili izan ez dugun bakarrak izan gara. Jarrera ona eta tonu egokia erabili dugulakoan nago.
Tade guztien aurkezpenak eginda, kide bakoitzak bere blogarekin jarraitu egin du.
* TXIPAK taldea jai izan diren astelehenetan bilbon elkartu gara proiektua bideratzen joateko. Pixkanaka lana aurreratu eta forma ematen joan gara. Gidan agertzen ziren puntuak jarraitu ditugu eta klaseko azalpena jaso gabe (gure kabuz egin behar genuela pentsatuz) pausoak aurreratzen joan gara. Horrek gure kabuz, autonomiaz eta gure iritziak partekatuz eta eztabaidatuz adostazunetara heltzea lortu dugu, gure burua argitu eta zalantzak elkar ebazten sahiatu gara
No hay comentarios:
Publicar un comentario