Gabonak heldu dira! Ez dago
momentu hoberik urtean gure etxeko artistei lan egiten ipintzeko! Guztioi
izugarri gustatzen zaigun aldia da hau eta umek etxea apaintzea izuuuugarri
gogoko dute. Eta gainera haiek egindako gauzak baldin badira askoz hobeto,
etxeko protagonistak izango baitira! jarraian hainbat aukera eredu ipiniko
ditut etxean gurasoek zuen seme alabekin egiteko. Izan ere honen gakoa, beti bezala
familian lan egitea da, haurrek izugarri eskertuko dituzte, beraz, ekin lanari!
EGUN HAUETARAKO PROPOSAMENAK:
- Gabon txartelak:
Gabon
txartela hauek oso errazak eta originalak dira. Hauek egiteko bakarrik eskuak
edo oinak estanpatu behar dira kartulina baten gainean. Erabili beharreko margoak,
behatzetarako margoak dira. Eskolarako materiala saltzen duen edozein dendan
aurki dezakezue edo bestela, zuek
egindako margoak ere erabili ditzakezue, gogoratu aurreko sarrera batean nola
egiten den azalduta duzuela. Gainerako materialak, feltroa, koloretako
kartulinak eta aldizkarien zatiak, begien formako pegatinak, botoiak… eta nahi
beste gauzak erabili daitezke.
- Elurretako panpina:
Eskulan hau 4-5 urteko umeentzat aproposa da, oso erakargarria eta egiteko erraza, hala ere heldu baten laguntza beharrezkoa da.
Kartoizko platerak, botoiak, artaziak, kola eta koloretako kartulinak behar dira.
Gauzak ondo moztu behar dira. Komeni da andereñoak edo gurasoak eskularruen, zapaten eta txanoaren laminak egitea umeek ebakitzeko erraztasuna izateko.
- Gabonetako zuhaitza:
Haur hezkuntzako haurrekin egiteko oso eskuan erreza eta polita da, gero etxeko zuhaitzan eskegitzeko aproposa. Egurrezko zotzak, tenperak, pegatinak eta kordelak eta kola behar da.zotzak triangelu forman itzatzi behar dira, geroago dena berdez pintatu eta zikatzean gometzekin atondu behar dugu, bakoitzak nahi duen moduan. Zuhaitzaren emporra egiteko kartulina marroi zati bat behar dugu. behin dena amaituta kordela ipini eta prest dugu gure eskulana!
- Jaiotzea sortzen:
- Sasoi honetan oso arrunta da etxeetan Belena ipintzea eta hau sortzeko modu asko daude. Jarraian bi eredu aurkezten dizkizuet. Lehenengoan ereduak inprimatu eta koloreztatu besterik ez dira egin behar. Bigarrena zotzen bidez egiten da zotzak pintatu eta kolarekin lotu. Eredu hau gelan egiteko aproposa da denbor agutziago eramaten duelako.
****
No hay comentarios:
Publicar un comentario