jueves, 8 de enero de 2015

MARGOAREN ONURAK HAURRENTZAT



Pinturak, komunikazioa, irudimena, kreazioa, sentsibilitatea estimulatzen du, gainera haurrengan kontzentrazio eta adierazpen gaitasuna areagotzen du. Hori dela eta, datu moduan esan beharra dago haurren terapia tratamenduetan pintura erabiltzen dela. Pinturaren bitartez antsietatea murrizten da eta beldur zein espektatibak lausotzen dira. Pintzel baten bitartez edo bestelako tresnarekin. haurrak haien nahiak eta emozioak adierazten dituzte eta horren bitartez lasaitu egiten dira. Aldi berean haien gustuak eta perfil artistikoa garatu egiten dute.

Laburbilduz pintura/margoa onuragarria da umeentzat:

1) autonomiaren garapenean eta autoestimuan laguntzen duelako

2) Sormen beteriko izaera bat sustatzen du

3) Arazoen aurrean soluzioak izateko abilezia garatzen du

4) Ideiak ordenatzen ditu

5) Norberaren komunikazioa sustatzen du.

6) Espresibitatea, pertzepzioa eta antolakuntza hobetzen du

7) Sormena desblokeatzen du

8) sentimenduak arazo gabe adieraztea errazten du
9) Lasaitu egiten du




No hay comentarios:

Publicar un comentario