Zuen seme alabekin marrazteaz gain zuen margo propioak sortzea gustatuko litzaizueke?
Oso prozesu erraza da eta gainera oso merkea! Umeei asko gustatzen zaie gainera garrantzitsua da zuek denbora pasatzea haiekin eta ariketa ezinhobea da horretarako. Nomalean materialak erosi eta haien eskura usten diegu, baina honetarako ezinbestekoa da zuek haiekin egotea eta beraz elkarrekin primeran pasatzeko eta disfrutatzeko.
Egun euritsu hauetan lan egiteko prest?
PAUSUAK
Ontzi batean ipini 500g irina
Ipini ontzian kolorante naturala eta dena nahastu.
kontuan izan kolore bakarreko margoa sortu nahi baldin baduzu, bakarrik kolore horretako tintea bota behar duzula. Adibidez: kolore urdineko margoa sortu nahi baduzu, tinte urdina bota beharko duzu.
Gehitu nahasketari 5-6 gatz koilarakada eta dena nahastu.
Gehitu 1 eta 2 arteko oliko kolarakada eta de nahastu berriro.
Oraingo honetan gehitu 1 edo 2 xaboi kolara eta dena nahastu.
Amaitzeko, pixkanaka joan ura gehitzen nahasketa margo testura lortu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario