sábado, 20 de diciembre de 2014

GABONAK DIRA!

Gabonak heldu dira! Ez dago momentu hoberik urtean gure etxeko artistei lan egiten ipintzeko! Guztioi izugarri gustatzen zaigun aldia da hau eta umek etxea apaintzea izuuuugarri gogoko dute. Eta gainera haiek egindako gauzak baldin badira askoz hobeto, etxeko protagonistak izango baitira! jarraian hainbat aukera eredu ipiniko ditut etxean gurasoek zuen seme alabekin egiteko. Izan ere honen gakoa, beti bezala familian lan egitea da, haurrek izugarri eskertuko dituzte, beraz, ekin lanari!




EGUN HAUETARAKO PROPOSAMENAK:

  • Gabon txartelak:


Gabon txartela hauek oso errazak eta originalak dira. Hauek egiteko bakarrik eskuak edo oinak estanpatu behar dira kartulina baten gainean. Erabili beharreko margoak, behatzetarako margoak dira. Eskolarako materiala saltzen duen edozein dendan aurki dezakezue edo bestela,  zuek egindako margoak ere erabili ditzakezue, gogoratu aurreko sarrera batean nola egiten den azalduta duzuela. Gainerako materialak, feltroa, koloretako kartulinak eta aldizkarien zatiak, begien formako pegatinak, botoiak… eta nahi beste gauzak erabili daitezke.



  • Elurretako panpina: 

Eskulan hau 4-5 urteko umeentzat aproposa da, oso erakargarria eta egiteko erraza, hala ere heldu baten laguntza beharrezkoa da.
Kartoizko platerak, botoiak, artaziak, kola eta koloretako kartulinak behar dira.
Gauzak ondo moztu behar dira. Komeni da andereñoak edo gurasoak eskularruen, zapaten eta txanoaren laminak egitea umeek ebakitzeko erraztasuna izateko. 

  •  Gabonetako zuhaitza: 
Haur hezkuntzako haurrekin egiteko oso eskuan erreza eta polita da, gero etxeko zuhaitzan eskegitzeko aproposa. Egurrezko zotzak, tenperak, pegatinak eta kordelak eta kola behar da.zotzak triangelu forman itzatzi behar dira, geroago dena berdez pintatu eta zikatzean gometzekin atondu behar dugu, bakoitzak nahi duen moduan. Zuhaitzaren emporra egiteko kartulina marroi zati bat behar dugu. behin dena amaituta kordela ipini eta prest dugu gure eskulana!

 
  • Jaiotzea sortzen:
  • Sasoi honetan oso arrunta da etxeetan Belena ipintzea eta hau sortzeko modu asko daude. Jarraian bi eredu aurkezten dizkizuet. Lehenengoan ereduak inprimatu eta koloreztatu besterik ez dira egin behar. Bigarrena zotzen bidez egiten da zotzak pintatu eta kolarekin lotu. Eredu hau gelan egiteko aproposa da denbor agutziago eramaten duelako.

 

****

lunes, 1 de diciembre de 2014

MUSEOAK BIZITATZEN



Eskolatik, gomendatzen dizuego zuen umeekin museoak bizitatzera. Izan ere oso aktibitate aberasgarria izan daiteke haientzat eta oso positiboa. Gainera hainbat museok aktibitateak eta tailerrak prestatzen dituzten adin desberdinetako haurrei zuzenduta. Guggenheim museoa esaterako, jarraian museoaren web orrialdearen linka ipintzen dizuet, bertan behar duzuen informazioa eskura izateko. 
http://www.guggenheim-bilbao.es/actividades/talleres-infantiles-transformar-lo-cotidiano/




ESKUEKIN MARGOZTEKO MARGOAK SORTZEN


Zuen seme alabekin marrazteaz gain zuen margo propioak sortzea gustatuko litzaizueke?
Oso prozesu erraza da eta gainera oso merkea! Umeei asko gustatzen zaie gainera garrantzitsua da zuek denbora pasatzea haiekin eta ariketa ezinhobea da horretarako. Nomalean materialak erosi eta haien eskura usten diegu, baina honetarako ezinbestekoa da zuek haiekin egotea eta beraz elkarrekin primeran pasatzeko eta disfrutatzeko.
Egun euritsu hauetan lan egiteko prest?


PAUSUAK

  1. Ontzi batean ipini 500g irina
  2. Ipini ontzian kolorante naturala eta dena nahastu.  kontuan izan kolore bakarreko margoa sortu nahi baldin baduzu, bakarrik kolore horretako tintea bota behar duzula. Adibidez: kolore urdineko margoa sortu nahi baduzu, tinte urdina bota beharko duzu. 
  3.  Gehitu nahasketari 5-6 gatz koilarakada eta dena nahastu.
     
  4. Gehitu 1 eta 2 arteko oliko kolarakada eta de nahastu berriro.
     
  5. Oraingo honetan gehitu 1 edo 2 xaboi kolara eta dena nahastu.

  6. Amaitzeko, pixkanaka joan ura gehitzen nahasketa margo testura lortu arte.
 
MATERIALAK
  • 500 gririna
  • kolorante naturalak
  • 5-6 gatz koilarakada
  • 1-2 oliko koilarakada
  • 1-2 xaboi koilara txiki
  • Ura
 
 
 
PROZESUAREN AZALPENA: 
 


lunes, 27 de octubre de 2014

BIDEO INTERESGARRI BAT

Kaixo berriro familiak! Hona hemen  bideo bat aurkezten dizuet, "nomadarte"ren beste bideo bat, oso polita iruditu zaidana, hemen errekurtso gutxi dituzten kultura bateko familietan argazkigintza nola lantzen duten ikus dezakegu. Umeak noa gozatzen duten transmititzen digute bideo onetan. Berdin du nongoak izan, nolakoak garen edo zenbat material dugun. Dugunarekin asko edo gutxi izan, benetan  behar dena, ideia bat eta irakasteko gogoak izatea da. Ilusioarekin eta ikasteko gogoekin dena lortu daiteke. 



ARGAZKIGINTZA

Argazkigintza esaten dugunean, ez du esan nahi ariketa haurrei kamera bat utzi eta libreki argazkiak egiten mugatuko dela. Hori ere egingo dute bai, baina argazkigintza hainbat gauza lantzeko aukera ematen du. Jarraian argitaratuko dudan sarreran proiektu oso interesgarri bat azalduko dizuetn, kasu honetan 4-5 urteko haurrekin egitekoa, hala ere badakigu dena moldagarria dela eta gure beharrizanetara zehaztu dezakegula.



Land Art Haur Hezkuntzan (2)

ZER DA LAND ART?

Zer da land art:

Land art da natura ematen digun zerbaitekin eskultura, marrazkiak... egitea. Land arta jende askok egiten du. Land art Euskal Herrian berrogeigarren hamarkadan hasi zen baina Ameriketako Estatu Batuetan Euskal Herrian baino hogei urte lehenago. And artak ez dira denbora luze bat irauten normalean, oso iraunkorrak ez direnez oso inportantea dira bideoak, argazkiak, dokumentalak…

Land arteko adibide bat da Christo eta Jeanne Claudekoa. Beraiek hirietako eta herrietako gauzak artzen dituzte eta oihalekin estalteltzen dituzte eta horrela jendea ohartzen da hor zerbait zegoela.

Adibidez: eskulturak, eraikinak, islak…
Adibidez bideo onetan ikusten da zer egiten zuten.

BESTE HITZETAN
 
Pintzel edo lientzo bat gabe egiten den artea  edozein tokitan naturak heman dizkizun materialak: makilak, hostoak, harriak, area etab... lurrean eginda apurtu ahal dena oso erraz. Batzuetan oso azkar desagertzen dira eta bakarrik geratzen da argazki bat gogoratzeko. land art-en finalitatea paisaia aldatu baino artistikoki ongi geratzeko, beraiek erabiltzen dute lientzo bezala:ondartza, zuhaitzak, mendiak, basoak, belardiak, tundrak eta gehiago. Hemen land arten egile famatu batzuk:

 




domingo, 26 de octubre de 2014

LAND ART HAUR HEZKUNTZAN



- LAND ART-

NOLA HASI LAND ARTa LANTZEN?
Haurrek sormena garatzeko nahian, lehendabizi land art-eko hainbat argazki erakutsiko dizkiegu arte mota honi buruzko ideia izateko. Irudi horietan agertzen den artea ezagutzeko eta lantzeko jakin-mina eta motibazioa piztu behar da haiengan. Horretarako argazki adierazgarriak erakutsiko dizkiegu eta haietan erabilitako materialak umeentzat egokiak eta eskuragarriak izango direnak..
Adibidez:








 - Hausnarketa/Elkarrizketa
Behaketa egin ondoren, hau da, argazki esanguratsuak ikusi eta haiengan ideiak sortu ondoren hausnarketa egingo dugu denon artean. Hausnarketa honetan, galdera batzuk proposatuko ditugu, beti haiei erantzuteko denbora emanez. Horrela, gaiari buruzko ideak edo pentsamenduak komentatuko dira bakoitzaren nahiak edo iritziak adierazteko aukera emanez.  

-Esperimentazioa
Esperimentazioa egiteko, hondartzara joango gara eta bertan, egingo dugun jarduera hasi baino lehen, aurkituko ditugun zenbait material bilduko ditugu (harriak, landareak, oskolak, makilak…). Lehenik, haur bakoitza bere kabuz egongo da aurkitu dugun materiala ukitzen, usaintzen… eta haiekin proba txikiak egiten, ideiak sortzeko asmoz.

-Sorkuntza
Ondoren, hondartzan bertan, sorkuntza lantzeari ekingo diogu. Horretarako, haurrei askatasun osoa emango diegu, klasean ikusitakoan oinarrituz. Taldeak sortuko ditugu haien artean lan egin dezaten eta sormena garatu dezaten elkarlana lantzen duten bitartean. Prozesu osoan zehar irakaslea gidari izango da eta haurrek behar duten laguntza emango die. Irakasleak prozesu osoan zehar argazkiak egingo ditu  eta haurrek haien artelanak amaitzerakoan, hauei buruzko argazkiak egingo dituzte. Azkenean, ikastolan, ateratako argazkiekin erakusketa txiki bat egingo dugu eta haurrek haien buru artista moduan ikusiko dute.

Eremu naturalean egitea da proposena, baina baliabide egokiekin klasean ere egiteko aukera dugu, argazkietan ikusten den moduan: