- LAND ART-
NOLA HASI LAND ARTa LANTZEN?
Haurrek sormena garatzeko nahian, lehendabizi land art-eko hainbat argazki erakutsiko
dizkiegu arte mota honi buruzko ideia izateko. Irudi horietan agertzen den
artea ezagutzeko eta lantzeko jakin-mina eta motibazioa piztu behar da
haiengan. Horretarako argazki adierazgarriak erakutsiko dizkiegu eta haietan
erabilitako materialak umeentzat egokiak eta eskuragarriak izango direnak..
Adibidez:
- Hausnarketa/Elkarrizketa
Behaketa egin ondoren, hau da, argazki
esanguratsuak ikusi eta haiengan ideiak sortu ondoren hausnarketa egingo dugu
denon artean. Hausnarketa honetan, galdera batzuk proposatuko ditugu, beti
haiei erantzuteko denbora emanez. Horrela, gaiari buruzko ideak edo
pentsamenduak komentatuko dira bakoitzaren nahiak edo iritziak adierazteko
aukera emanez.
-Esperimentazioa
Esperimentazioa egiteko, hondartzara
joango gara eta bertan, egingo dugun jarduera hasi baino lehen, aurkituko
ditugun zenbait material bilduko ditugu (harriak, landareak, oskolak,
makilak…). Lehenik, haur bakoitza bere kabuz egongo da aurkitu dugun materiala ukitzen,
usaintzen… eta haiekin proba txikiak egiten, ideiak sortzeko asmoz.
-Sorkuntza
Ondoren, hondartzan bertan, sorkuntza
lantzeari ekingo diogu. Horretarako, haurrei askatasun osoa emango diegu,
klasean ikusitakoan oinarrituz. Taldeak sortuko ditugu haien artean lan egin
dezaten eta sormena garatu dezaten elkarlana lantzen duten bitartean. Prozesu
osoan zehar irakaslea gidari izango da eta haurrek behar duten laguntza emango
die. Irakasleak prozesu osoan zehar argazkiak egingo ditu eta haurrek haien
artelanak amaitzerakoan, hauei buruzko argazkiak egingo dituzte. Azkenean,
ikastolan, ateratako argazkiekin erakusketa txiki bat egingo dugu eta haurrek
haien buru artista moduan ikusiko dute.
Eremu naturalean egitea da proposena, baina baliabide egokiekin klasean ere egiteko aukera dugu, argazkietan ikusten den moduan:
Eremu naturalean egitea da proposena, baina baliabide egokiekin klasean ere egiteko aukera dugu, argazkietan ikusten den moduan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario