jueves, 8 de enero de 2015

MARGOAREN ONURAK HAURRENTZAT



Pinturak, komunikazioa, irudimena, kreazioa, sentsibilitatea estimulatzen du, gainera haurrengan kontzentrazio eta adierazpen gaitasuna areagotzen du. Hori dela eta, datu moduan esan beharra dago haurren terapia tratamenduetan pintura erabiltzen dela. Pinturaren bitartez antsietatea murrizten da eta beldur zein espektatibak lausotzen dira. Pintzel baten bitartez edo bestelako tresnarekin. haurrak haien nahiak eta emozioak adierazten dituzte eta horren bitartez lasaitu egiten dira. Aldi berean haien gustuak eta perfil artistikoa garatu egiten dute.

Laburbilduz pintura/margoa onuragarria da umeentzat:

1) autonomiaren garapenean eta autoestimuan laguntzen duelako

2) Sormen beteriko izaera bat sustatzen du

3) Arazoen aurrean soluzioak izateko abilezia garatzen du

4) Ideiak ordenatzen ditu

5) Norberaren komunikazioa sustatzen du.

6) Espresibitatea, pertzepzioa eta antolakuntza hobetzen du

7) Sormena desblokeatzen du

8) sentimenduak arazo gabe adieraztea errazten du
9) Lasaitu egiten du




UMEENGAN IRUDIMENA GARATZEAREN GARRANTZIA


 
Umeek orokorrean haien buruetan mundu magiko oso bat dute, honek ikusi ezin dituzten gauzetan sinestea dakar, baina lasaitasuna eta alaitasuna eskaini egiten diete. Irudimena haurrengan, etorkizunerako zer nahi duten pentsatzeko aukera ematen die. Denbora igarotzen doan ahala, irudimenak haien buruari zailtasun handiagoko helburu berriak betetzea proposatzea ahalbidetzen du, eta baita ere poztasun eta asebetetze gehiagokoak izango direnak.
Haurrak etengabeko hazkundean daude, eta garapen prozesu honetan  pertsona osoak bihurtzeko oso garrantzitsua da bai alde emozionala zein kognitiboa garatzea, modu honetan  egoera desberdinetara egokitzeko gai izango dira. Askotan alderdi honi ez zaio behar beste garrantzirik ematen baina batez ere haurtzaroan kontuan izan beharreko punturik garrantzitsuena da, geroagoko pertsona behar den moduan garatzeko.
Jarraian, haurrengan irudimena garatzeko hainbat ariketa aipatuko ditugu:


10 aktibitate irudimena garatzeko.

  1. Lehenengo ariketa umeengan irudimena garatzeko, etengabe ipuinak irakurtzean oinarritzen da, hauek umea beste mundu magiko batera eramaten baitituzte, emozio berri beteriko mundu zoragarri batera. Haurren irudimena estimulatzea ez da batere saila, haurtzaroko aldiaren ezaugarri bat baita.  

  1. irudimena handitzea lortzen  duen beste ariketa oso dibertigarria  bost elementu bilatzearena da, objektu sinpleak edo komunak izan daitezke, ideia, objektu horiei bestelako funtzio bat bilatzea da. Modu horretan umeak aukeratutako elementuak bestelako ezaugarriekin imajinatzeaz arduratzen dira.

  1. Marrazteko motibatzea irudimena estimulatzeko ariketarik aproposena da, garrantzitsua da haien marrazkiez barrerik ez egitea. Umeek, begien, imaginazio eta inozentziaren bitartez ez baitute mundua heduok ikusten dugun modu berdinean antzematen

  1. Umeei musika oparitu edo musika entzutera animatzea beste aukera paregabea da, honek txikitxoen garunean eragiten baitu, eremu eta ezberdinetarara garraiatuz.
  2. Antzezlanak  aktibitate dibertigarria izateaz gain, aukera ematen du eszenan haien ipuinetako pertsonaiak ikusteko edo  irakurtzen dizkieten istorioen pertsonaiak ikusteko.

  1. Guztion artean ipuinak edo istorioak asmatzea ere irudimenari askatasuna emateko aukera ezinhobea da. Gauza da, gurasoek edo irakasleak istorioarekin  hastea eta aurrera doan heinean  guztiek zerbait berria gehitzen joatea, ideiak gertaerak edota pertsonaiak adibidez.

  1. Pistak ipini edo gelatik piezak ezkutatzea umeei haien irudimena martxan jartzea dakar, eta gainera  oso ondo pasatzea dakar.  

  1. Pertsonaia desberdinak imitatzea,  adibidez animaliak, umeek haien gustukoen animalien jarrerak imitatuko dituzte. Modu honetan haien irudimenezko animaliek elkarrizketak izatea eta soinu zein zarata desberdinak ateratzea ahalbidetuz.

  1. Bestelako ariketa bat imajinazioa areagotzeko, debate bat sortzea litzateke, haurrek haien ideiak adierazteko aukera izan dezaten, honek gainera imajiatzeko aukera emateaz gain adierazten ikasteko aukera ematen die.
  2.  Amaitzeko oso egokia da margotzera, pintatzera edota idaztera inguru desberdinetara eramatea,   egokiena naturarekiko harremanetan egoteko aukera izango duten tokietara litzateke.