sábado, 20 de diciembre de 2014

GABONAK DIRA!

Gabonak heldu dira! Ez dago momentu hoberik urtean gure etxeko artistei lan egiten ipintzeko! Guztioi izugarri gustatzen zaigun aldia da hau eta umek etxea apaintzea izuuuugarri gogoko dute. Eta gainera haiek egindako gauzak baldin badira askoz hobeto, etxeko protagonistak izango baitira! jarraian hainbat aukera eredu ipiniko ditut etxean gurasoek zuen seme alabekin egiteko. Izan ere honen gakoa, beti bezala familian lan egitea da, haurrek izugarri eskertuko dituzte, beraz, ekin lanari!




EGUN HAUETARAKO PROPOSAMENAK:

  • Gabon txartelak:


Gabon txartela hauek oso errazak eta originalak dira. Hauek egiteko bakarrik eskuak edo oinak estanpatu behar dira kartulina baten gainean. Erabili beharreko margoak, behatzetarako margoak dira. Eskolarako materiala saltzen duen edozein dendan aurki dezakezue edo bestela,  zuek egindako margoak ere erabili ditzakezue, gogoratu aurreko sarrera batean nola egiten den azalduta duzuela. Gainerako materialak, feltroa, koloretako kartulinak eta aldizkarien zatiak, begien formako pegatinak, botoiak… eta nahi beste gauzak erabili daitezke.



  • Elurretako panpina: 

Eskulan hau 4-5 urteko umeentzat aproposa da, oso erakargarria eta egiteko erraza, hala ere heldu baten laguntza beharrezkoa da.
Kartoizko platerak, botoiak, artaziak, kola eta koloretako kartulinak behar dira.
Gauzak ondo moztu behar dira. Komeni da andereñoak edo gurasoak eskularruen, zapaten eta txanoaren laminak egitea umeek ebakitzeko erraztasuna izateko. 

  •  Gabonetako zuhaitza: 
Haur hezkuntzako haurrekin egiteko oso eskuan erreza eta polita da, gero etxeko zuhaitzan eskegitzeko aproposa. Egurrezko zotzak, tenperak, pegatinak eta kordelak eta kola behar da.zotzak triangelu forman itzatzi behar dira, geroago dena berdez pintatu eta zikatzean gometzekin atondu behar dugu, bakoitzak nahi duen moduan. Zuhaitzaren emporra egiteko kartulina marroi zati bat behar dugu. behin dena amaituta kordela ipini eta prest dugu gure eskulana!

 
  • Jaiotzea sortzen:
  • Sasoi honetan oso arrunta da etxeetan Belena ipintzea eta hau sortzeko modu asko daude. Jarraian bi eredu aurkezten dizkizuet. Lehenengoan ereduak inprimatu eta koloreztatu besterik ez dira egin behar. Bigarrena zotzen bidez egiten da zotzak pintatu eta kolarekin lotu. Eredu hau gelan egiteko aproposa da denbor agutziago eramaten duelako.

 

****

lunes, 1 de diciembre de 2014

MUSEOAK BIZITATZEN



Eskolatik, gomendatzen dizuego zuen umeekin museoak bizitatzera. Izan ere oso aktibitate aberasgarria izan daiteke haientzat eta oso positiboa. Gainera hainbat museok aktibitateak eta tailerrak prestatzen dituzten adin desberdinetako haurrei zuzenduta. Guggenheim museoa esaterako, jarraian museoaren web orrialdearen linka ipintzen dizuet, bertan behar duzuen informazioa eskura izateko. 
http://www.guggenheim-bilbao.es/actividades/talleres-infantiles-transformar-lo-cotidiano/




ESKUEKIN MARGOZTEKO MARGOAK SORTZEN


Zuen seme alabekin marrazteaz gain zuen margo propioak sortzea gustatuko litzaizueke?
Oso prozesu erraza da eta gainera oso merkea! Umeei asko gustatzen zaie gainera garrantzitsua da zuek denbora pasatzea haiekin eta ariketa ezinhobea da horretarako. Nomalean materialak erosi eta haien eskura usten diegu, baina honetarako ezinbestekoa da zuek haiekin egotea eta beraz elkarrekin primeran pasatzeko eta disfrutatzeko.
Egun euritsu hauetan lan egiteko prest?


PAUSUAK

  1. Ontzi batean ipini 500g irina
  2. Ipini ontzian kolorante naturala eta dena nahastu.  kontuan izan kolore bakarreko margoa sortu nahi baldin baduzu, bakarrik kolore horretako tintea bota behar duzula. Adibidez: kolore urdineko margoa sortu nahi baduzu, tinte urdina bota beharko duzu. 
  3.  Gehitu nahasketari 5-6 gatz koilarakada eta dena nahastu.
     
  4. Gehitu 1 eta 2 arteko oliko kolarakada eta de nahastu berriro.
     
  5. Oraingo honetan gehitu 1 edo 2 xaboi kolara eta dena nahastu.

  6. Amaitzeko, pixkanaka joan ura gehitzen nahasketa margo testura lortu arte.
 
MATERIALAK
  • 500 gririna
  • kolorante naturalak
  • 5-6 gatz koilarakada
  • 1-2 oliko koilarakada
  • 1-2 xaboi koilara txiki
  • Ura
 
 
 
PROZESUAREN AZALPENA: