Kaixo berriro familiak! Hona hemen bideo bat aurkezten dizuet, "nomadarte"ren
beste bideo bat, oso polita iruditu zaidana, hemen errekurtso gutxi dituzten
kultura bateko familietan argazkigintza nola lantzen duten ikus dezakegu. Umeak
noa gozatzen duten transmititzen digute bideo onetan. Berdin du nongoak izan,
nolakoak garen edo zenbat material dugun. Dugunarekin asko edo gutxi izan,
benetan behar dena, ideia bat eta irakasteko gogoak izatea da.
Ilusioarekin eta ikasteko gogoekin dena lortu daiteke.
lunes, 27 de octubre de 2014
ARGAZKIGINTZA
Argazkigintza esaten dugunean, ez du esan nahi ariketa haurrei kamera
bat utzi eta libreki argazkiak egiten mugatuko dela. Hori ere egingo
dute bai, baina argazkigintza hainbat gauza lantzeko aukera ematen du.
Jarraian argitaratuko dudan sarreran proiektu oso interesgarri bat
azalduko dizuetn, kasu honetan 4-5 urteko haurrekin egitekoa, hala ere
badakigu dena moldagarria dela eta gure beharrizanetara zehaztu
dezakegula.
Land Art Haur Hezkuntzan (2)
ZER DA LAND ART?
Zer da land art:
Land art da natura ematen digun zerbaitekin eskultura, marrazkiak... egitea. Land arta jende askok egiten du. Land art Euskal Herrian berrogeigarren hamarkadan hasi zen baina Ameriketako Estatu Batuetan Euskal Herrian baino hogei urte lehenago.
And artak ez dira denbora luze bat irauten normalean, oso iraunkorrak
ez direnez oso inportantea dira bideoak, argazkiak, dokumentalak…
Land arteko adibide bat da Christo
eta Jeanne Claudekoa. Beraiek hirietako eta herrietako gauzak artzen
dituzte eta oihalekin estalteltzen dituzte eta horrela jendea ohartzen
da hor zerbait zegoela.
Adibidez: eskulturak, eraikinak, islak…
Adibidez bideo onetan ikusten da zer egiten zuten.
BESTE HITZETAN
Pintzel edo lientzo bat gabe egiten den artea edozein tokitan naturak heman dizkizun materialak: makilak, hostoak, harriak, area etab... lurrean eginda apurtu ahal dena oso erraz. Batzuetan oso azkar desagertzen dira eta bakarrik geratzen da argazki bat gogoratzeko. land art-en finalitatea paisaia aldatu baino artistikoki ongi geratzeko, beraiek erabiltzen dute lientzo bezala:ondartza, zuhaitzak, mendiak, basoak, belardiak, tundrak eta gehiago. Hemen land arten egile famatu batzuk:
- Christo (n. 1935) & Jeanne-Claude (n. 1935), con sus típicos embalajes.
- Michael Heizer (n. 1944)
- Robert Morris (n. 1931)
- Eberhard Bosslet
- James Turrell
- Eugenio Bermejo
- Juan Doffo, argentino
- Alice Adams (n. 1930)
domingo, 26 de octubre de 2014
LAND ART HAUR HEZKUNTZAN
- LAND ART-
NOLA HASI LAND ARTa LANTZEN?
Haurrek sormena garatzeko nahian, lehendabizi land art-eko hainbat argazki erakutsiko
dizkiegu arte mota honi buruzko ideia izateko. Irudi horietan agertzen den
artea ezagutzeko eta lantzeko jakin-mina eta motibazioa piztu behar da
haiengan. Horretarako argazki adierazgarriak erakutsiko dizkiegu eta haietan
erabilitako materialak umeentzat egokiak eta eskuragarriak izango direnak..
Adibidez:
- Hausnarketa/Elkarrizketa
Behaketa egin ondoren, hau da, argazki
esanguratsuak ikusi eta haiengan ideiak sortu ondoren hausnarketa egingo dugu
denon artean. Hausnarketa honetan, galdera batzuk proposatuko ditugu, beti
haiei erantzuteko denbora emanez. Horrela, gaiari buruzko ideak edo
pentsamenduak komentatuko dira bakoitzaren nahiak edo iritziak adierazteko
aukera emanez.
-Esperimentazioa
Esperimentazioa egiteko, hondartzara
joango gara eta bertan, egingo dugun jarduera hasi baino lehen, aurkituko
ditugun zenbait material bilduko ditugu (harriak, landareak, oskolak,
makilak…). Lehenik, haur bakoitza bere kabuz egongo da aurkitu dugun materiala ukitzen,
usaintzen… eta haiekin proba txikiak egiten, ideiak sortzeko asmoz.
-Sorkuntza
Ondoren, hondartzan bertan, sorkuntza
lantzeari ekingo diogu. Horretarako, haurrei askatasun osoa emango diegu,
klasean ikusitakoan oinarrituz. Taldeak sortuko ditugu haien artean lan egin
dezaten eta sormena garatu dezaten elkarlana lantzen duten bitartean. Prozesu
osoan zehar irakaslea gidari izango da eta haurrek behar duten laguntza emango
die. Irakasleak prozesu osoan zehar argazkiak egingo ditu eta haurrek haien
artelanak amaitzerakoan, hauei buruzko argazkiak egingo dituzte. Azkenean,
ikastolan, ateratako argazkiekin erakusketa txiki bat egingo dugu eta haurrek
haien buru artista moduan ikusiko dute.
Eremu naturalean egitea da proposena, baina baliabide egokiekin klasean ere egiteko aukera dugu, argazkietan ikusten den moduan:
Eremu naturalean egitea da proposena, baina baliabide egokiekin klasean ere egiteko aukera dugu, argazkietan ikusten den moduan:
lunes, 20 de octubre de 2014
Gauzak aldatzeko momentua da!
Haur hezkuntzako geletan artea
marrazketa eta plastilinara mugatzen dela ikusita blog hau eratzea erabaki
dut, benetan gai hau oso zabala dela ikustarazteko eta zuek umeak zelako
gauzak egin ditzaketen ikusteko.
Ariketa ezdesberdinak nola egin
ahal izateko argibideak ipiniko ditut hemen eta baita hauen bitartez ze nolako
gauzak lantzen ari garen.
Beste aldetik gelan askotan sormena lantzearen garrantzia ahazten dugulakoan nago eta hemen hori ez gertatzeko hainbat proposamen ipiniko ditut guztion eskura.
Beste aldetik gelan askotan sormena lantzearen garrantzia ahazten dugulakoan nago eta hemen hori ez gertatzeko hainbat proposamen ipiniko ditut guztion eskura.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)